Euskaltzaindia Mexikoko Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izan da. Akademia Euskadiko Editoreen Elkartearen eskutik joan da Jalisco estatuko hiriburura, eta elkarte horren kide diren hainbat argitaletxerekin konpartitu du erakustokia. Aurtengoa hogeita hirugarren edizioa izan da eta azaroaren 28tik abenduaren 6ra burutu da.
Azokaren antolatzaileen arabera, aurten 606.000 inguru bisitari izan dira Azoka honetan. Orotara, hamazazpi herritako 1.925 argitaletxek parte hartu dute. Frankfurteko Azokaren ondoren, Guadalajarakoa omen da munduko bigarren azokarik inportanteena.