Punto Radio Gipuzkoa irratiak 2009ko Protagonistas Gipuzkoa saria eman dio Euskaltzaindiari, Euskal Kulturaren arloan, Akademiaren 90. urteurrenean. Sari emate ekitaldia abenduaren 3an izan zen, Donostian, eta Andoni Sagarna Iker sailburu eta Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkariak jaso zuen saria.
Ekitaldi berean Gipuzkoako Kutxak bere garaikurra eskaini zion Euskaltzaindiaren ordezkariari.