Gaur, abenduaren 8a, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren azken eguna izango da. Aurten, Euskaltzaindia eta Institut d'Estudis Catalans erakustoki berean daude eta bi erakundeon informazioa biltzen duen esku-orria argitaratu dute.
Bestalde, El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística liburua aurkeztu du Euskaltzaindiak, Azokan bertan. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Jagon" bildumaren 8. zenbakia da eta Miquel Gros i Lladós abokatu eta soziolinguista katalanak idatzi du.
Bai liburu hau, bai Akademiaren gainontzeko argitalpenak ere, Azokan eros daitezke.