Plazaberri berripaperaren bigarren zenbakia argitara eman du Euskaltzaindiak eta Durangoko Liburu eta Disko Azokan aurkeztu. Bigarren zenbaki honetan Juanjo Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea zenari omenaldia eskaini dio Akademiak, Andres Urrutiak eta Jose Luis Lizundiak haren omenez idatzitako artikuluak jaso direlarik.
Horretaz gain, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harira egin diren ekitaldi eta argitalpenen berri ematen da. Urte osoan zehar kaleratu diren hainbat libururi buruzko informazioa ere eskaintzen da, bai eta Euskaltzaindiaren webguneari buruzko zenbait datu ere.
" Plazaberri" berripaperaren bigarren zenbakia 280,29 Kb