Euskaltzaindia eta Institut d'Estudis Catalans erakustoki berean daude aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokan, eta batera eskaintzen ari dira euren argitalpenak. Azokaren 44. edizioaren gonbidatu nagusia Katalunia da, eta aukera hori aprobetxatuz, Euskararen Akademiak lekua egin dio Institut d'Estudis Catalans-i bere mahaian.
Bi erakundeon informazioa biltzen duen esku-orria argitaratu dute Euskaltzaindiak eta Institut d'Estudis Catalansek. Bertan, besteak beste, biek egiten dituzten zeregin nagusiak azaltzen dira, baita lantzen ari diren egitasmoak ere. Akademia biek non dituzten ordezkaritzei buruzko informazioa esku-orri horretan aurki daiteke.
Bi erakundeon arteko elkarlana aspalditik dator, eta 2003tik hona hainbat azokatan elkarrekin aurkeztu dira, Consello da Cultura Galegarekin batera.
Euskaltzaindiak eta Institut d'Estudis Catalansek kaleratu duten esku-orria 480,44 Kb