Atzo, abenduaren 2an, Jon Kortazar euskaltzain urgazle eta idazleak jaso zuen aurtengo Lauaxeta Saria. Sari hori Bizkaiko Foru Aldundiak sortua da, "gure hizkuntza eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmentzen diren pertsona, talde eta erakundeak" omendu nahian.
Saria Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eman zion, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan egindako ekitaldi batean.