Azaroaren 27an, Jacinto Iturbe Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara lehenengo errektoreordeari omenaldia egin zion Unibersitateak. Erakunde honen esanetan, Iturbe "bere ibilbide profesional osoan kimikaren eta euskararen arloetan egindako lan handiagatik nabarmendu da".
Horrezaz gain, Jazinto Iturbe Zientzia Esperimentalen sustatzailea da, bai eta Ekaia aldizkari zientifikoaren sortzailea ere.
Jazinto Iturbe euskaltzain urgazlea da, 2006ko maiatzaren 26an izendatua.