Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Orotara, hamaika liburu dira, besteren artean, Euskaltzaindia, ekin eta jarrai, Joan Mari Torreadaik eta Imanol Murua Uriak egina, 2008ko BBk-Euskaltzaindia Literatur Sariak, Xabier Kintanak paratutako Joanes Leizarragaren Kalendrera (1571), edota Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti" izan zenari buruzko liburua, Andres Iñigok egina.
Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea luktura aldizkariak bere ibilbideari hasiera eman dio, eta Plazaberri izeneko berripapera abian jarri du Euskaltzaindiak.
Argitalpen zerrenda guztia ikusteko sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.
Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.
EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. 2008an etapa berri bat hasi zuen Euskerak, eta ondorioz, Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren hiru zenbaki argitaratzen dira urtero. Horietatik bik -lehenak eta hirugarrenak- Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen dituzte. Bigarrenak, aldiz, ikerketa-lanak eta liburu aipamenak jasotzen ditu beren-beregi.
Egileak: Batzuk
Liburu honetan, besteak beste, ondoko gaiak jaso dira: 2008an, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatu zituen ´´Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean´´ izeneko ikastaroa (Patxi Galé, Andres Iñigo, Felix Mugurutza, Jose Luis Lizundia eta Mikel Gorrotxategiren txostenak jaso dira.) Bestalde, Euskaltzaindiaren XIII. Jardunaldien aktak jaso dira zenbaki honetan. Jardunaldi hauek "Euskara, kontsumoa eta hizkuntza eskubideak" izenburupean burutu ziren Bilbon.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.
EUSKALTZAINDIAREN ARGAZKIA
Euskaltzaindia, ekin eta jarrai
Egileak: Joan Mari Torrealdai eta Imanol Murua UriaEditorea: Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-98-0
Prezioa: 24.00 €
Liburu hau Akademiaren argazki bat da, argazki bilduma bat, sekuentzia luze bat. Ez da ikerketa bat, ezta Euskaltzaindiaren historia ofiziala ere.
Liburua hainbat galderari erantzuteko ahaleginaren emaitza da -zer da Euskaltzaindia, zer egin duen orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera-.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen
"EUSKALTZAINAK" BILDUMA
Euskaltzaindiak "Euskaltzainak" bilduma sortu zuen 2007an. Bertan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratuko ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratuko dira bilduma horretan.
Santiago Ezkerra Beltza, "Lizarrusti". Bizitza eta lanak
Editorea: Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-99-7
Prezioa: 12 euro
Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskainitzen da. Artikulu asko idatzi zuen eta 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
"MENDAUR" BILDUMA
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeek sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Erronkari eta Ansoko toponimiaz
Egilea: Juan Carlos Lopez-Mugartza
Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2008
Bilduma: Mendaur
Hizkuntza: Euskara.
ISBN: 978-84-235-3077-9
Prezioa: 20.00 €
Liburu honetan Erronkaribarko eta Ansoko toponimia aztertzen da, hainbat faktore kontuan hartuz: semantikoa, morfologikoa eta fonetikoa, besteak beste. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr katedradun eta euskaltzain osoaren zuzendaritzapean burutu zuen egileak. Liburuan ez ezik, CD batean ere argitaratu da ikerketa horren emaitza. Gainera, 1:60.000 eskalan egindako mapa koloreduna gehitu da, mapa horretan liburuko toki-izenak ageri direlarik.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen
Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa
Egilea: Edu Zelaieta
Editorea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia, 2008
Bilduma: Mendaur
Hizkuntza: Euskara.
ISBN: 978-84-235-3102-8
Prezioa: 15.00 €
Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskararen azterketa dialektologikoa egitea du xede nagusia. Egileak dialektologia kontrastatzailearen metodologia erabiltzen du, hau da, ikertutako eta inguruko eskualdeetako hizkeren ezaugarri linguistiko nagusiak alderatu eta kontrastatzen dira, gero hizkera horien artean konbergentziak eta dibergentziak bilatu ahal izateko.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
BBK-EUSKALTZAINDIA LITERATUR SARIAK
2008. urtean saritutako literatura-lanak argitaratu dira 2008an. Hauek dira 2008ko deialdiko irabazleak:
Ekilibristaren polka
2008an "Txomin Agirre" Eleberri Saria
Editorea: BBK - Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-8056-283-6
Prezioa: 10.00 €
Elkarrekin lotuta diren bost narraziok osatzen dute Ekilibristaren polka eleberria. Ôchreland izena duen probintzietako hiri grisean girotzen ditu autoreak narrazio gehienak. Jon Gallimore protagonistak, Margrit Makay aktoresarenganako zentzurik gabeko ihesa planteatuko dio irakurleari. Bidaia alderrai honetan, oreka galduarekin polka dantzatzen duten galtzaile jendearekin topo egingo du.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen
Egilea: Pako Aristi
2008an "Toribio Altzaga" Antzerki Saria
Editorea: BBK-Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara.
ISBN: 978-84-8056-284-3
Prezioa: 5.00 €
Atxiloketa batekin hasten da obra: Ertzaintzak ETAko buruzagi bat atzeman du. Galdeketa gelan daude. Bi gizonak aspaldiko ezagunak dira: institutu garaian ikaskideak ziren, eta lagunak. Biak neska berberaz maiteminduta ere bazeuden. Institutua amaitutakoan haien bideak bereiztu egin ziren. Biek hartu zituzten armak: batek legearen alde, besteak legearen aurka. Hogeita bost urte igaro dira, eta koartelean gertatzen dena ez da galdeketa soila izango, zerbait gehiago baizik.
Egunek aurpegiak ugari izan ditzakete, egun horiek bizi dituztenek bezala. Aurpegiotako zenbait dira, besteak beste, Azazkalak jaten poema-liburuaren ardatz. Sarritan, begirada joandako egunetan dago. Aitzitik, begiak orainaldian daude. Denbora, beraz, oso garrantzitsua da; bestela, nekez jakin edo erabaki baitaiteke zein den eguneroko istorioen amaiera.
RESURRECCION MARIA AZKUE SARIAK
Narrazioak eta olerkiak, 2008
Egileak: Batzuk
Editorea: BBK-Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN:978-84-8056-270-6
Prezioa: 3€
2008ko Azkue sariak irabazitako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2009ko urrian, Erlea aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu da. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkaria Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da.
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Egileak: Batzuk
Editorea: Pamiela - Euskaltzaindia, 2009.
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 1889-7576
Prezioa: 12 €
Lehen zenbaki honetan parte hartzen dutenen zerrenda oparoa da: Kolesti Agirresarobe, Kepa Altonaga, Pablo Antoñana, Jon Arano, Aurelia Arkotxa, Joxean Artze, Mikel Asurmendi, Jon Aurre, Marisol Bastida, Frank Bergon, Harkaitz Cano, William Douglass, Irati Elorrieta, Miel A. Elustondo, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Asun Garikano, Jacinto Iturbe, Joxemari Iturralde, Koldo Izagirre, Xabier Kintana, Mariasun Landa, Monique Laxalt, Bruce Laxalt, Anjel Lertxundi, Xabier Lete, Karlos Linazasoro, Ania Miner, Víctor Moreno, Toño Muro, Mari Jose Olaziregi, Lourdes Otaegi, Gloria Totoricagüena, Kirmen Uribe, Andres Urrutia, Gabriel Urza Laxalt, Justin Webster eta Iban Zaldua.
Aldizkaria eskuratzeko egin klik hemen
JOANES LEIZARRAGAREN EGUTEGIA
Egilea: Joanes LeizarragaParatzailea: Xabier Kintana
Editorea: Euskaltzaindia, 2009
Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa.
ISBN: 978-84-95438-54-6
Prezioa: 10.00 €
Leizarragaren egutegia faksimilean eskaintzen da liburuan, bai eta Xabier Kintanak idatzitako testua ere, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Euskaraz kontserbatzen den ale hau, Europako biblioteka batzuk Mundu-gerra bietan bonbardaketetan erre eta gero, beharbada munduan gelditzen den bakarra da eta Parisko behialako Errege-Bibliotekatik heldua zaigu, François I.ak agindua baitzuen bere erresuman inprimatzen ziren obra guztietatik bere liburutegira ale bana bidaltzea.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen
Plazaberri hilabetekariaren 2. zenbakia
"JAGON" BILDUMA
El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una apuesta por la diversidad lingüística
Egilea: Miquel Gros i LladósEditorea: Euskaltzaindia, 2009
Bilduma: Jagon
Hizkuntza: Gaztelania
ISBN: 978-84-95438-57-7
18 €
Egileak, 1981tik hona Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen garapenak egin duen bidea erakutsi du, bost urtean behineko errolden estatistikak aintzat hartuta. Ezagutza mailan eman den aurrerapauso esanguratsua aitortuta, dena den, hizkuntza baten berreskurapenak gainditu behar dituen trabak azaleratzen ditu.
Liburu hau 2009ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztuko da.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.