Azaroaren 20an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuak, XIV. Jagon Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" izenburupean. Jardunaldi hauek egiteko, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan zituen Akademiak.
Goizean eta arratsaldean egin ziren jardunaldi hauetan, zazpi hitzaldi eman zituzten hamar adituk. Amaieran, ondorioak irakurri zituen Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak.
Hizlariek hitzaldiak emateko erabili zituzten dokumentuak ekartzen ditugu hona, bai eta Sagrario Alemanek jardunaldien aurkezpena egiteko irakurri zuen testua ere.
Sagrario Aleman: Jardunaldien aurkezpena 44,29 Kb
Xabier Aierdi eta Erramun Osa: "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?" 2,52 Mb
Iratxe Lasa: "Etorri berriak nola hurbildu: Markina-Xemeingo esperientzia" 161,40 Kb