Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak jaso du Deia egunkariak ematen dituen Hemendik izeneko sarietako bat. Zehatz-mehatz, Omenaldi Saria eman diote Gernikako euskaltzainari, bizitza osoan euskara eta euskararen alde egindako lanagatik. Saria azaroaren 19an jaso zuen, Gotzon Loberaren eskutik, Bermeoko "Nestor Basterretxea" gelan egindako ekitaldi batean.