Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak azaldu bezala, "Azken urteotan Euskal Herrira iristen ari diren etorkinen kopurua asko handitu da, eta honek kezka sortu du arlo askotan, baita euskalgintzan ere. Jagon Sailak, euskararen erabilera izanik lan esparru, gai hau jorratu beharra zuen. Handik eta hemendik etorritako jendeak -bakoitza bere kultura eta hizkuntzarekin- euskararen normalizazioan eraginik izanen ote du? Eleaniztasuna mesedegarri ote dugu? Zein urrats eman ditugu orain arte eta zein beharko ditugu etorkinen integrazioan?".
Gogoeta garaia da, hortaz, Alemanen esanetan: "Immigrazioaren fenomenoa ezagutzeko, honen inguruan hausnartzeko, gogoeta egiteko, zenbait herritako esperientziak biltzeko eta baloratzeko garaia dugula iritzi diogu Euskaltzaindian. Honek erakutsiko digu zer bide jarraitu beharko genukeen etorkinak ezagutzeko eta hauen integrazioa errazteko, beti ere beraiek dakarten hizkuntzarekiko begirune osoz".
Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.Bestalde, Jardunaldiei edukia emando dieten hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean
Xabier Aierdi eta Erramun Osa: "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?" 36;96 Kb
Iratxe Lasa: "Etorri berriak nola hurbildu: Markina-Xemeingo esperientzia" 55,68 Kb