Atzo, azaroaren 5ean, Alberto Catalán Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak Euskaltzaindiaren ordezkariak hartu zituen Iruñean, Gobernuaren egoitzan. Bileran hauek izan ziren: Nafarroako Gobernuaren izenean, Alberto Catalán eta Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea, eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina, Andres Iñigo Jagon sailburu eta Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria, eta Juan Jose Zearreta kudeatzailea.
Alberto Catalán Hezkuntza kontseilaria denetik, hau izan da Euskaltzaindiarekin batzen den lehenengo aldia. Euskaltzaindiaren ohitura da kargua hartu berri duten herri agintari guztiekin batzartzea, eta hala egin zuen atzo kontseilari berriarekin. Goizean, bi erakundeek argitaratu duten Erronkari eta Ansoko toponimiaz, Juan Karlos Lopez-Mugartzarena, aurkeztu zen.