Ikertutako eskualdeen mapa zehatza ere eskaintzen da lan honetan. Juan Karlos Lopez-Mugartzaren tesi doktorala da eta Henrike Knörr katedradun eta euskaltzain osoaren zuzendaritzapean burutu zuen egileak. Liburuan ez ezik, CD batean ere argitaratu da ikerketa horren emaitza. Gainera, 1:60.000 eskalan egindako mapa koloreduna gehitu da, mapa horretan liburuko toki-izenak ageri direlarik.
Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren bosgarren zenbakia da. Bilduma hau 2006an sortu zuten bi erakundeok, sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Juan Karlos Lopez-Mugartza: "Irakurleari" 152,06 Kb
Liburuaren aurkibidea 160,41 Kb
Juan Karlos Lopez-Mugartza IriarteZaragozan sortua; aita Aragoikoa eta ama Altsasukoa. Euskal Filologian lizentziaduna (Gasteizen, 1985). 2006. urtetik aitzina Euskal Filologiako doktore dugu Euskal Herriko Unibertsitatean.
1990. urtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen. Gaur egun unibertsitate horretako irakasle titularra da Euskal Filologia arloan eta Hizkuntza, Literatura eta Didaktikako ikasketak ematen ditu.
1990ean Nafarroako Toponimia Batzordean parte hartu zuen. Geroago, 1998. urtean Iruñeko Udaleko Toponimia Batzordeko kide izan zen, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatuz.
Bere lanetan jorratu dituen gai nagusiak honako hauek dira: Izabako toki-izenak, erronkarieraren deskribapena toponimiaren bitartez, elkarrekin lotura duten Pirinioko hiru eskualdeen azterketa (Erronkari, Anso eta Baretos) eta Erronkaribarko oikonimia, mitoak eta kondairak.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen