Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak urtero antolatzen dituzten Eleberri, Antzerki, Olerki eta Saiakera Literatur Sariak aurten ez dira deituko, bi erakundeok hala erabakita. Izan ere, sariak sortu zirenetik euskal literaturaren panorama zelan aldatu den ikusita -"euskal literaturan badago egun gauzak non argitaratu eta nola moldatu"- BBK-k eta Euskaltzaindiak beste moldea eman nahi diete urteetan landu dituzten literatur sariei, eta horretarako aurten gogoeta-urtea jarri dute. Hala, bada, laster jakinaraziko dute hausnarketa horren emaitza.
Bestalde, BBK-k eta Euskaltzaindiak argi utzi nahi dute Resurreccion Maria Azkue saria, idazle gazteen lanak saritzen dituena, urtero bezala, aurten ere antolatuko dela.
|