Aurelia Arkotxa euskaltzaina Euskaltzaindiaren buruorde berria da, urriaren 30ean Bilbon izan zen hileroko batzarrak hala erabakita.
Orain arte buruordea izan den Beñat Oihartzabalek dimisio-gutuna aurkeztu du, osasun arazoak direla medio.
Hauxe dugu Euskaltzaindiaren Zuzendaritza:
- Euskaltzainburua: Andres Urrutia
- Buruordea: Aurelia Arkotxa
- Idazkaria: Xabier Kintana
- Diruzaina: Jose Luis Lizundia
- Iker sailburua: Andoni Sagarna
- Jagon sailburua: Andres Iñigo