Xabier Lete idazle eta euskaltzain urgazleak irabazi du euskarazko Euskadi Literatur Saria Egunsentiaren esku izoztuak liburuagatik. Epaimahaiak "klasikotasuna, ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" azpimarratu ditu.
Bestalde, itzulpenaren Euskadi saria Antton Olanorentzat izan da, Wilkie Collins idazlearen The Moonstone (Ilargi-harria) eleberriaren itzulpenarengatik.