Institut d´Estudis Catalans (IEC) eta Consello da Cultura Galegarekin batera, Euskaltzaindia Madrileko Liber Azokan izan da. Aurtengoa hogeita zazpigarren edizioa izan da eta urriaren 7tik 9ra burutu da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira
Merkataritza ikuspegitik, nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hegoamerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku aparta dute. Horretaz landa, sektoreak bizi dituen berritasunak eta erronkak ezagutzeko aukera egokia da. Euskaltzaindiak bere azken lan eta argitalpenak aurkeztu ditu bertan.