Urriaren 8an, ostegunean, Jose Irazu "Bernardo Atxagak" eta Juan Carlos Perezek eskainiko duten emanaldi artistikorako gonbit-txartelak eskuratzeko epea luzatu da urriaren 7a arte. Gonbit-txartelak hemen klik eginez eska daitezke.
Urriaren 8an, gonbit-txartelak jaso ahal izango dira, tokiak bete arte, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Kursaaleko txarteldegian.
Ezaguna denez, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskainiko dute urriaren 8an, Donostiako Kursaalen, Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.
Emanaldia dohanik da eta bertara joan ahal izateko gonbit-txartela beharrezkoa izango da.
Emanaldia egingo den aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokiak agortu arte banatuko dira gonbit-txartelak.