Urriaren 10ean eta 11n, Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolaturik, 2009ko Xalbador Eguna egingo da Urepelen. Aurtengo lema Xalbador eta Antonio Zavala izango da.
Urriaren 10ean, larunbatean, Gipuzkoako gazte talde batek errezitaldia eskainiko du iluntzeko 19:00ean. Ondoren, lagunarteko afaria izanen da Erramun Martikorenak eta Xendarineko ahizpek alaiturik.
Hurrengo egunean, urriaren 11n, Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia egingo dute, eta ondoren meza, herri kirolak, Urepelko argazki zaharren erakusketa eta bazkaria izango dira. Bazkalostean, Maialen Lujanbiok, Andoni Egañak, Xebastian Lizasok eta Amets Arzallusek bertso saioa eskainiko dute, Joxemari Iriondo gai-jartzaile izango dutela. Eguna amaitzeko, erromeria izango da.