Abuztuaren 27an, Roger Idiart idazle eta euskaltzain urgazlea hil zen, 78 urte zituela.
Roger Idiart Azkainen (Lapurdi) jaio zen, 1931ko urtarrilaren 15ean. Abuztuaren 29an izan zen hileta-elizkizuna, Azkainen.
Apaiz eta idazlea zen. 1955ean apaiztu zen eta urte asko -23- iragan zituen Zuberoan, Zalgizeko erretore. Azken urteean Zuraiden zegoen erretore.
Euskaltzaindiak 1966ko azaroaren 25ean izendatu zuen euskaltzain urgazle.
Piarres Larzabalen Orreaga-Roncesvalles pastoralaren antzezpena berak egin zuen (1964)
Larzabalen Matalas antzerkia zuzendu zuen, Telesforo Monzonekin batera (1968)
Bere olerki batzuk: Agur berhezi bat zier, Agurtzen zutut Barkoxe, herri zinez uskaldüna, Gotañe, Neure adixkidea, Michel Labeguerie, Nüstenin aize hegua, Salduan bildü gira eliza barnila, Uskal Herrian gü girade nausi, Jean-Marie Garicoix Xubero gamearra Heleteko fatur gazte zena, Bizi dadin gure Xiberua, Iratzartzeko eguna, Baionako suprefeta eta abar luze bat.