Hizlariak Literatura Ikerketa batzordeko kide hauek izan ziren: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa. Horiek guztiek eman zituzten hitzaldiak Eukaltzaindiaren Euskera agerkarian argitaratuko ditu Akademiak.
Hona ekartzen ditugu Lourdes Otaegik ikastaroari hasiera emateko esan zituen sarrera hitzak. Otaegik eman zuen mintzaldi horretan, Gerra Zibila eta euskal literatura gaiari heldu dioten beste ponentzia batzuk aipatzen zituen. Horiek ere hona ekartzen ditugu, irakurlearentzat izan dezaketen interesagatik.
Testu horiek A Guerra Cicil Española na narrativa infantil e xuvenil (2008, Santiago de Compostela) eta I Congreso Internacional de Literatura y Cultura españolas contemporáneas (2008, Argentinako Unversidad Nacional de la Plata) biltzarretan aukeztu ziren. Gaztelaniaz aurkeztu ziren.
Ponentziak irakurtzeko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.
Historiak eman ez lezakeen dimentsioa ematen dio literaturak memoriari: subjetibitatearen ikuspuntua babesten eta iraunarazten du, letra larriz idazten den historiaren aldea, bigarren eta hirugarren mailako pertsonaia eta gertakariei eskaintzen die arreta eta gaitasun berezia du gertakari orokor nagusi eta garrantzitsuen dimentsio pertsonala, galkorra adierazteko. Horregatik, gerra zibilak literatura gaia izaten iraungo du, gutaz, gure aurrekoez gure iraganaz eta errealitate larriei aurre egin behar dien gizaki ororen esperientziaz diharduelako.
Lourdes Otaegiren sarrera hitzak 67,95 Kb
Hona Lourdes Otaegik aipatzen zituen testuak:
Ur Apalategi: Guerra civil y literaria en la novelística reciente de Ramon Saizarbitoria 453, 92 Kb
Jon Kortazar: Memoria y Guerra civil en la narrativa vasca (1948-2007) 495,22 Kb
Mari Jose Olaziregi: La Guerra Civil y sus representaciones 190,88 Kb
Mari Jose Olaziregi: Una vaca amiga de los maquis. A propósito de "Memorias de una vaca" 216,28 Kb