Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.
Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Bere erakundearen izenean, Real Academia Galegako Xosé Ramon Barreiro presidenteak hartu zuen hitza.
Hona ekartzen ditugu Xosé Ramón Barreiroren hitzak.
Xosé Ramón Barreiroren hitzak 52,24 Kb