Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.
Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, Akademien egitasmoak azaldu ziren. Isidor Marí presidenteordeak Secció Filològicari buruz hitz egin zuen. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.
Hona ekartzen ditugu Isidor Maríren aurkezpena.