Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.
Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren eta Joan Martí presidenteak hitz egin zuen Secció Filològicaren izenean. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.
Hona ekartzen ditugu Joan Martíren hitzak.