Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.
Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Andoni Sagarna Iker Sailburua izan zen Euskaltzaindiaren zereginaz aritu zena. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Hizlari guztiek gaztelaniaz hitz egin zuten.
Hona ekartzen ditugu Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker sailburuaren hitzak.