Aurkezten dugun bideo honetan, Euskararen Akademiaren beharra XIX. mendean nabarmendu zela adierazten da lehendabizi. Gauzatzea, Bizkaiko Aldundiaren proposamenez, beste hiru aldundiek -Araba, Gipuzkoa eta Nafarroakoak- onartu zutela eta 1918an, Oñatiko Kongresuan lehen euskaltzainak izendatu zirela ere zehazten da.
Akademiaren helburuez mintzatzen da: hizkuntza literarioa sortzea eta arautzea, euskara bultzatzea eta babestea, hiztegigintza, hizkuntza atlasa, etab. Hasi Azkuegandik zeintzuk euskaltzainburu izan dituen eta bere sail nagusi bien, hots, Iker eta Jagoneko batzorde desberdinen lan garrantzitsuenak deskribatzen ditu.
Euskaltzaindiaren 90 urteen ibilbidea laburbilduz azaltzen du bideo honek.
Jarraian eskaintzen dugu zazpi minututan, Euskaltzaindiaren historia laburra jasotzen duen bideoa. Ikusteko, sakatu gehiago irakurri estekaren gainean.