Ekainaren 26an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Hazparnen, Elgar Kultura Etxean. Euskaltzainburuak gogora ekarri zuenez, Ipar zein Hego Euskal Herrian ospatzen ari da Akademia bere 90. urteurrena: "Izanak gara Iruñean, Pirinioetako hizkuntzei buruzko Biltzarra ospatzen. Orobat, Gasteizen, Arabako Batzar Nagusietako egoitzan. Orain Iparraldean gara, Hazparneko herrian, hurrengoan Bizkaian era Gipuzkoan izango garelarik".
Sei hizlari aritu ziren Hazparnen: Andres Urrutia, Piarres Charritton, Emile Larre, Manuel Padilla Moyano, Maia Duguine eta Patxi Arotzarena.
Patxi Arotzarena herriko auzapezordearen eta Andres Urrutiaren euskaltzainburuaren hitzak ekartzen ditugu hona.
Patxi Arotzarena Hazparneko auzapezordearen hitzak 37,66 Kb
Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak 30,38 Kb