Ekainaren 26an, ostirala, arratsaldeo 16:00etan, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egingo da Hazparnen, Elgar Kultura Etxean. Atzo, ekainaren 17an, Baionan egindako prentsaurrekoan, Beñat Oihartzabal, Aurelia Arkotxa eta Xarles Videgain euskaltzain osoek egun horretako egitaraua jakinarazi zuten.
Hau izango da egitaraua:
- Patxi Arotzarena auzapezordearen ongi etorria.
- Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurra.
- Piarres Charritton euskaltzaina: "Pierre Broussain, Hazparneko auzapez eta Euskaltzaindiaren sortzaileetarik izan zenaren omenez"
- Emile Larre, euskaltzaina: "Jean Hiriart-Urruty, Euskaltzain eta Herria astekariko kronikari eta buru izanaren omenez".
- Hazparneko euskarari buruz bi lekukotasun:
- Manu Padilla, EHUko eta IKER ikerguneko ikertzailea: "Hazparneko euskara XVIII. mendeko testu argitaratugabe baten arabera".- Maia Duguine, ikertzaile hizkuntzalaria (EHU eta Nantes-ko Unibertsitatea): "Hazparneko euskararen berezitasunez bi hitz".