Ekainaren 17an, Euskaltzaindiaren aretoan, Anjel Lertxundik eta Yolanda Arrietak eman zuten "Peru Abarca gaur" jardunaldien hirugarren eta azken hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu, Juan Antonio Mogelen obra aldarrikatzeko.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak eman zuten, eta bigarrena ekainaren 10ean izan zen, Koldo Zuazo hizlari izan zelarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, gaur, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egiten ari da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.