Ekainaren 11n, Jose Luis Uranga Bermeoko euskaltzalea hil zen, 88 urte zituela. Goian bego!
Maitzaren 7an, bere bibliotekaren dohaintza egin zion Euskaltzaindiari, eta horretarako Andres Urrutia euskaltzainburuarekin eta Jon Artza Argitalpen eta Banaketa zerbitzuko arduradunarekin batu zen, Getxoko bere etxean.
Jose Luis Uranga Bermeon jaio zen 1920an. Bizkaiko Labe Garaietan egin zuen lan, harik eta 1969an jubilatu zen arte.