Ekainaren 10ean, Euskaltzaindiaren aretoan, Koldo Zuazo euskaltzain urgazleak eman zuen "Peru Abarca gaur" jardunaldien bigarren hitzaldia. Jardunaldiak Bilbo Zaharra Forumak antolatu ditu, Juan Antonio Mogelen obra aldarrikatzeko.
Lehenengo hitzaldia ekainaren 3an izan zen, eta Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak eman zuten.
Hurrengo saioa ekainaren 17an izango da, Anjel Lertxundi eta Yolanda Arrieta hizlari izango direlarik.
Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.