Erakusketak Pirinioetako hizkuntzen ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Gainera, Europan dauden hizkuntza erromanikoen mapa erakusten da, eta aragoierari, katalanari, okzitanierari eta euskarari buruzko informazio anitza ematen da.
Erakusketa hobeto ulertu ahal izateko gida-liburu bat argitaratu du Euskaltzaindiak, lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina erakusketa Iruñeko Baluarten jarri zen ikusgai lehenbiziko aldiz, Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarrarekin batera 2008ko urrian. Ordutik hona 2008ko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan eta 2009ko Sarako Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean ere erakutsi da.