Ekainaren 3an, Euskaltzaindiaren aretoan, Adolfo Arejitak eta Jabier Kaltzakortak hasiera eman zioten Bilbo Zaharra Forumak antolatu dituen Jose Antonio Mogelen Peru Abarca obrari buruzko jardunadiei, eta hitzaldia eman zuten.
Jardunaldiak ekainean zehar burutuko dira. Hala, hilaren 10ean, Koldo Zuazo euskaltzain urgazlea mintzatuko da lan honi buruz, eta ekainaren 17an Anjel Lertxundi eta Yolanda Arrieta idazleek hitz egingo dute.
Jardunaldiei amaiera emanez, ekainaren 18an, Peru Abarca liburuaren irakurketa egingo da Arriaga antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.