Ekainaren 4an, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolaturiko "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroaren barnean, Izen ttipiak euskaraz izeneko liburua aurkeztu zuen Akademiak Durangon, Landako elkartegian. Liburua Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak egin du eta Onomasticon Vasconiae bildumaren 26. zenbakia da.
Aurkezpenean, Andres Iñigo Onomastika batzordeko buruak lagundu zuen Patxi Salaberri. Hona hemen Andres Iñigoren hitzak, baita Patxi Salaberrirenak ere.
Izen ttipiak euskaraz liburua eskuratzeko sakatu hemen