Euskaltzaindiak maiatzaren 29an egin zuen, Bilbon, hileko batzarra.
Hiztegi Batua. E letrako oharrak eztabaidatu eta onartu ziren, exakzio eta ezkanda hitzen artekoak.
Exonomastika. "Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak. Euskaltzaindiaren gomendioa" aurkeztu zen.