Maiatzean zehar, Manuel Olaizaola "Uztapide" bertsolariaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egin ziren Zestoan, Uztapide gogoan taldearen ekimenez eta Zestoako Udalaren babesean.
Maiatzaren 14an, Zestoako Udaletxean, Uztapide bat-batean liburua eta CD-a aurkeztu ziren. Liburua Auspoa bildumaren barruan argitaratu da, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du eta Nikolas Aldaik eta Pello Esnalek paratu dute. Akademiaren Herri Literatura batzordekide hauek parte hartu zuten mahai-inguruan: Pello Esnal, Antton Aranburu, Joxe Mari Iriondo eta Xabier Euskitze. Horiekin batera, Nikolas Aldai ere mintzatu zen.
Egun horretan Pello Esnalek emandako hitzaldia ekartzen dugu hona.
Pello Esnal: "Uztapide bertsolaritzaren historian: ardatz, gailur eta maisu" 138,46 Kb