Aurten dira 70 urte Gerra Zibila amaitu zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak gertakari hark euskal literaturan izan duen oihartzuna eta isla aztertu nahian, hitzaldi batzuk prestatu eta jendaurrean emango ditu, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2009ko Udako Ikastaroen barnean, uztailaren 15, 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregian.
"Gerra zibila euskal literaturan (1936-2009)" izenburupean egingo den ikastaro hau Lourdes Otaegi Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordekideak zuzenduko du, eta hizlariak batzorde horretako beste kide hauek izango dira: Jon Kortazar, Ana Toledo, Jean Haritschelhar, Mari Jose Olaziregi, Patri Urkizu, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi eta Iñaki Aldekoa.
Ikastaro hau Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak elkarrekin antolatu dute.
Ikastaro horretan matrikulatzeko epea zabalik dago eta maiatzaren 31 baino lehen izena ematen duenak 70 € ordainduko du, eta ekainaren 1etik aurrera, aldiz, 84 € .
Izena emateko informazioa: 943219511 telefonoan, edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan.