Maiatzaren 8an eta 9an, Mendebalde Kultura Alkarteak bere XIII. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Transmisinoa eta erabilerea" izenburupean. Aurtengo jardunaldietan Luis Baraiazarra Alkarteko kide eta euskaltzain urgazlea omendu dute. Jardunaldien aurkezpenean, Andres Urrutia euskaltzainburua izan zen.
Jardunaldiek hiru zati nagusi izan zituzten, bakoitza gai nagusi bati eskaini zitzaiolarik: "‘Euskaldunak zenbat?", "Euskaldunak zelakoak?" eta "Norbere euskereari eutsi". Gainera, mahai-inguru bat egin zen, "Transmisinoaren ondarea" izenekoa.
Jardunaldietan hauek izan ziren hizlari: Iñaki Martinez de Luna, Iziar Basterretxea, Iñaki Gaminde, Kike Amonarriz, Mattin Irigoien, Estepan Plazaola, Juanjo Zorrilla, Alberto Mardones, Juan Manuel Etxebarria, Akaitze Kamiruaga, Fredi Paia eta Estibaliz Amorrortu. Bestalde, Eneko Barrutia, Kepa Altonaga, Esti Izagirre eta Kaxildo Alkorta izan ziren moderatzaileak.