Maiatzaren 9an, Begiraleak elkartearen eskutik, Xabier Diharce "Iratzeder" omendua izan zen Donibane Lohizunen. Omenaldian, Iratzederren antzerki kaierak liburua aurkeztu zen, bai eta Iratzeder obra poetikoa gogora ekarri ere., haren olerkien irakurketa musikala eginez. Ixabel Etxeberria eta Joseba Aurkenerena izan ziren irakurleak, eta Iñaki Maritxalarrek eta Maialen Maritxalarrek gitarra eta altoa jo zuten, hurrenez hurren.