Jose Irazu, "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoak irabazi du Zilarrezko Euskadi Saria, euskarazko atalean, Zazpi etxe Frantzian liburuagatik. Apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Donostian egindako azokan gehien saldu zen liburua izan zen Atxagaren azken lana. Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak esandakoaren arabera, Zazpi etxe Frantzian nobelaren 84 ale saldu ziren.
Gaztelaniazko atalean, Stieg Larsson-ek irabazi du, Los hombres que no amaban a las mujeres liburuagatik.