Ikerketa bi urtez egin dute ikerlariek eta bi zati nagusi izan ditu: lehengoan, luzeenean, idatziko iturriak aztertu ziren. Argitaratutako mapa eta liburuez gain, ondoko artxiboak aztertu ziren: Udal Artxiboa, Bizkaiko Agiritegia, Bizkaiko Foru Aldundiaren Artxiboa eta Jabego Ganbara, besteak beste. Ateratako datu guztiak aztertu eta finkatu eta gero, ahozko bilketari ekin zitzaion.
Lekukoen sarea osatu zen eta 64 pertsona elkarrizketatu ziren bildutako toponimoen ahozko informazioa biltzeko, eta ahal zela, izen berriak ere jasotzeko. Geroago datu guztiak erabiliz, behin-behineko arautze proposamena egin zen eta hau oinarri hartuta erakusgai dauden mapak.
Mapa horiek behin-behinekoak dira eta duten helburua bikoitza da. Batetik, lana bera zuzentzea eta osatzea eta bestetik, eta hau bestea bezain inportantea da, herritarrei parte zuzena hartzeko aukera ematea.
Erakusketa amaitzen denean, jasotako zalantza eta iradokizunak aztertuko dira eta interesatuei erantzun.
Zornotzako toponimiaren ezaugarri orokorrak 111,69 Kb