Aste honetan Bilbon egiten ari diren Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren inguruko jardunaldietan parte hartzen ari diren Europako Adituen Kontseilukoak Euskaltzaindiaren egoitzan batu dira gaur. Jardunaldi horiek "Lorpenak eta desafioak" izenburupean antolatu dira. Apirilaren 20an eta 21ean Guggenheim Museoan egin dira jardunaldiak eta 22, 23 eta 24an Euskaltzaindiaren egoitzan.
Alberto Lopez Basaguren Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren Adituen Kontseiluko kideak azaldu duenez, gogoetarako balio izateaz gain, jardunaldietan zehar Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren adituak, beraiek ezarritako erronketan herrialdeek izan duten bilakaera aztertzen ari dira.
Adituen Kontseiluaren zeregina hauxe da: Eremu Urrriko Hizkuntzen Europako Gutuna izenpetu duten estatuek, sinatutakoa betetzen duten -eta nola betetzen duten- zaintzea.