Martxoaren 24an, Santi Onaindia jaio zeneko mendeurrena bete zen.
Santi Onaindia 1909ko martxoaren 24an jaio zen, Amoroton (Bizkaia). Aita karmeldarra, idazle eta itzultzaile emankorra, ohorezko euskaltzaina ere izan zen, 1979an izendatua. Karmel eta Olerti aldizkariak zuzendu zituen. 1996ko otsailaren 11n hil zen, Euban (Bizkaia).
Luis Baraiazarra euskaltzain urgazleak "Santi Onaindia euskal letrei emana" izeneko artikulua argitaratu zuen, Karmel aldizkariaren 214. zenbakian. Artikulu hori ekartzen dugu gaur hona.
Luis Baraiazarra: "Santi Onaindia, euskal letrei emana" 152,26 Kb