Martxoaren 16an, 2008ko Resurrecion Maria Azkue Literatur sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.
Urtero gertatzen den legez, ekitaldira, neska-mutilak ez ezik, guraso eta irakasleak ere etorri ziren. Euskaltzaindiaren eta BBK-ren izenean, guztiei eskerrak eman zizkien Euskaltzainburuak bai euren presentziagatik, bai eta idazle gazteei literaturara hurbiltzeko egiten duten ahaleginagatik ere; berariaz eskertu zuen Euskaltzainburuak epaimahaikoen lana. Sari honetan BBK-k duen partaidetza ere nabarmendu zuen Andres Urrutiak, eta hala esan zion Gorka Martinez BBK Fundazioko buruari, hain zuzen ere BBK-ri esker antolatzen baitira literatur sari hauek.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Yolanda Arrieta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren. Bion hitzak hona ekarri ditugu.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak. A mailakoa 11 eta 14 urte bitarteko gazteen lanez arduratzen da, eta B mailakoa, aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoenez.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak osatu dute. Guztion izenean, Yolanda Arrietak hitz egin zuen.
Yolanda Arrietaren hitzak 48.88 Kb
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Kirmen Uribe. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.
Jabier Kaltzakortaren hitzak 63,91 Kb