Otsailaren 23an, Andres Urrutia euskaltzainburua, Andoni Sagarna Iker sailburua eta Juan Jose Zearreta kudeatzailea Bartzelonan izan ziren, eta Institut d´Estudis Catalans-en egoitza bisitatu. Han, hauek hartu zuten Euskaltzaindiaren ordezkaritza: Salvador Giner presidenteak eta Joan Martí Secció Filològicaren presidenteak.
Bilerak xede bikoitza zuen: batetik, Hiztegigintzaren zein kudeaketaren arloetako gaiez aritu ziren eta bi erakudeen arteko elkarlana sendotzeko asmoa azaldu zen, proiektu zehatzen bidez.
Bestetik, euskaltzainburuak IEC-ko eta Secció Filològicako buruak gonbidatu zituen Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta aurten egingo diren ekitaldietan parte hartzeko.