Itxaro Borda Lapurdiko idazleak eta Pier Paul Berzaitz Zuberoako kantariak Arnaut Oihenarten olerkiak errezitatu eta kantatu zituzten, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan eman zuten errezitaldian. Ekitaldia Bilbo Zaharra Forumak antolatu zuen otsailaren 12an.
"Poemak eta kantak" izeneko zikloaren barruan sartu zen errezitaldia. Aurreko astean, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin izan ziren.