Francisco de la Hozek, Ekaitz Agirregoitiak, Oroitz Jauregik eta Ane Larrinagak irabazi dituzte Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Sariak.
2008an, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak "Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria" sortu zuten, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Saria bi urterik behin deituko da, eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu: Zientzia Esperimentalak; Ikasketa teknikoak; Osasun zientziak; Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak; eta Giza Zientziak. Irabazleek Xabier Laka eskultorearen oroigarria, diploma eta 2.000 euro jasoko dituzte.
Gaur, Donostian emandako prentsaurrekoan, sarituen izenak jakinarazi dituzte Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak. Hauek dira:
• Zientzia Esperimentalen jakintza-arloa: Francisco de la Hoz Mendez
• Osasun Zientzien jakintza-arloa: Ekaitz Agirregoitia Marcos
• Giza Zientzian jakintza-arloa: Oroitz Jauregi Nazabal
• Gizarte Zientzien jakintza-arloa: Ane Larrinaga Renteria
• Ikasketa Teknikoen jakintza-arloa: saririk ez ematea erabaki da.