Hauek dira:
A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Kirmen Uribe.
Martxoan jakinaraziko dira sarituen izenak.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak urtero antolatzen dituzte Azkue Sariak eta gazteei zuzenduta daude, hauek literatura mundura erakartzea xede dutelarik. Sariek bi lan mota onartzen dituzte: narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitartekoentzat, eta B maila, 15 eta 17 urte bitartekoentzat.
Saritutako lanak urtero argitaratzen dira liburu batean. Liburuan saridunak ez ezik, akzesita irabazita daukatenen lanak ere ematen dira argitara.
Hain zuzen ere, 2008ko amaieran argitaratu zen Narrazioak eta olerkiak. 2007 izeneko liburua, 2007an saria irabazi zuten neska eta mutilen lanak biltzen dituena.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.