Otsailaren 5ean, Bilbo Zaharra Forumak antolatuta, Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek poesia eta musika uztartu zituzten, Euskaltzaindiaren egoitzako aretoan egin zuten errezitaldian. Saioa "Poemak eta kantak" izeneko zikloaren barruan sartzen da.
2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan.
Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek eskainitako emanaldia foro horren "Poemak eta kantak" sortari dagokio. Hurrengo saioa otsailaren 12an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Itxaro Borda Lapurdiko idazlea eta Pier Paul Berzaitz Zuberoako kantaria.