2002. urtean, Euskaltzaindiak eta Bilbo Zaharra Euskaltegiak hitzarmena sinatu zuten, euskal kultura sendotzeko asmoz. Ordutik hona, "Euskal kulturaren ajeak eta literatura" foroa antolatzen du Euskaltegiak, Akademiaren egoitzan.
Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek eskainitako emanaldia foro horren "Poemak eta kantak" sortari dagokio. Hurrengo saioa otsailaren 12an izango da, iluntzeko 19:00etan. Bertan izango dira Itxaro Borda Lapurdiko idazlea eta Pier Paul Berzaitz Zuberoako kantaria.